6 - 09 - 2025

Euskara ez dakiten gurasoentzako ume-jolasen tailerrak

Barakaldoko Udalak antolatutako ‘Denok Euskaraz’ programak senitartekoen artean euskara erabiltzea du helburu.

.
denokeuskaraz

Horretarako, euskara ez dakiten gurasoek oinarrizko kontzeptuak ikasi eta seme-alabekin erabil ditzaten, tailer batzuk programatu dira.

12 saio egingo dira otsailetik maiatzera bitartean, zapatu goizetan, hala San Bizenteko Clara Campoamor Kultur Etxean nola Gurutzetakoan.

Tailerraren lehenengo zatian, umeak jolasean arituko dira euskaraz; eta, gurasoak, bitartean, aparteko leku batean, oinarrizko kontzeptuak ikasi edo gogoratuko dituzte. Tailerraren bigarren zatian, txiki eta nagusiak batera arituko dira kantatzen edo jolasean, baina betiere euskaraz.

Jarduera doan da, eta taldea, gehienez, 15 heldu eta 3tik 7 urtera bitarteko 15 umez osatuko da, eta gutxienez, 7 heldu eta 7 umez.

Otsailaren 1etik 11ra egingo da matrikulazioa, 944 789 241 zenbakira hots eginez, edo euskara@barakaldo.org helbidera mezua bidaliz.

.

On Bosco hobeto ezagutzeko (artikuluak eta bideoak)

Berrehungarren Urteurreneko Himnoa



logo_pruebas.

Urtarrilaren 31n (ikastetxean 29an) On Bosco jaia ospatuko dugu, horregatik gure ikastetxeetan urtarrilero bere irudia eta lana gogoratzen ditugu bereziki. Zuetako askok, segur aski, bere pertsonaren nahiko alderdi ezagutzen dituzue. Beste batzuek, ordea, txatal batzuk eta pasadizoak soilik.

Aita Santu batzuek «Gazteriaren Aita eta Maisua» deitu zutenarengana apur bat gehiago hurbiltzera lagunduko diguten artikulu batzuk eta bideoak aurkezten dizkizuegu.

 

——

On Boscoren sendia  (Artikulua)

——

Amets batek haren bizitzaren norabidea markatu zuen  (Artikulua)

——

On Boscoren bizitza. Nerabezaroa  (Bideoa)

——

On Boscoren bizitza. Gaztaroa  (Bideoa)

——

On Bosco, ikasle  (Artikulua)

——

On Boscoren bizitza. Apaiz gaztea 1  (Bideoa)

——

On Bosco, lehen urratsak Torinon  (Artikuloa)

——

On Boscoren bizitza. Apaiz gaztea 2  (Bideoa)

——

On Boscoren bizitza. Valdocco-ko Oratorioa 1  (Bideoa)

——

On Bosco, Valdocco-ko Oratorioaren hasiera  (Artikuloa)

——

On Boscoren bizitza. Valdocco-ko Oratorioa 2  (Bideoa)

——

On Bosco eta sozial-eraldatzea  (Artikuloa)

——

On Boscoren bizitza. Kolera. Salestar Kongregazioa 1  (Bideoa)

——

On Boscoren bizitza. Salestar Kongregazioa 2  (Bideoa)

——

On Boscoren bizitza. Salestar Kongregazioa 3  (Bideoa)

——

Salestar Kongregazioa: grafikoak eta zifrak

Lehen Hezkuntzako 4. maila – Kontzertu didaktikoa

banda_municipal
.

– Maila: Lehen Hezkuntzako 4. maila

– Eguna: Ostegunean, Urtarrilak 28

– Lekua:  Barakaldo Antzokian

– Hasiera ordua: 10:00etan.

– Itzulerako ordua: 11:00etan inguruan.

.
.
.
.

DBH: ‘Pygmalion’, ingelesezko antzertia

Urtarrilaren 27an, DBHko ikasle guztiak Bilbora joan dira ingelesezko ‘Pygmalion’ antzerti musikala ikustera, bi emanalditan, Campos Antzokian.

.
pygmalion_1

Lan hau Bernard Shaw egile irlandarraren izen beraren antzezlanaren egokitzapen bat da. Bertsio honetan, Liza Doolittle-k, lore-saltzaileak, bi kantu-irakasle ezagutzen ditu halabeharrez, Henry Higgins eta Mr. Pickering. Liza-k kantari aparta izatea amestu du beti, horregatik Higgins-ek kantu-klaseak berari emateko erabakitzen du. Higgins-en erronka Liza kantari aparta egitea izango da, honen izateko era aldatzeaz gain.

Lan hau, ‘My Fair Lady’ tituluaz, zinemara eramana izan zen George Cukor zuzendaria eta Audrey Hepburn protagonista zirelarik.

.

Baratze 2016: Argazkiak

baratze_2106_2
.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

DBHko 3. maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)


.

DBHko 3. mailako ikasleek ikasturte honetako Laborategiko beste praktika berri bat egin dute. Pipeatzen izeneko praktika honetan laborategian likido maneiua egiteko pipeta eta udaretxoa erabiltzen ikasi dute.

.
pipeando_3

flickr_2

Ikusi 3. A malako argazki-albuma Flickr-en

.

flickr_2

Ikusi 3. B mailako argazki-albuma Flickr-en

.
.

Baratze 2016: Lehenengo berriak


.

Javi Ramos-ek, Lehen Hezkuntzako Koordinatzaileak, lehenengo berriak eta argazkiak bidali dizkigu Baratze 2016-tik.

.

Lehen eguna gaindituta. Denok topera gozatuz. Bai laugarrenekoek, bai seigarrenekoek, piloa gozatu dute beren tailerretan. Oraingoz, haiek ere janariaz gozatzen ari izateak dirudi. Orain «Cola Cao» unea datorkigu, dutxa eta ohera. Denok gaude izugarri.
Irakasle guztien agur bero bat.

.

———————– baratze_2015_1 baratze_2015_2
baratze_2015_3 baratze_2015_4

.

Batxilergoko 1. maila: Laborategiko praktika berri bat (argazkiak)

Batxilergoko 1. mailako ikasleek Biologia-laborategiko beste praktika bat egin dute.

.
microscopio_1B

Lehenengo mailako ikasleen laugarren praktika hau ‘Mikroskopia‘ praktika bat izan da.

.

flickr_2

Ikusi argazki-albuma Flickr-en

.
.

Beren seme-alabari lehen Smartphona opari egin berria dioten gurasoentzako aholkuak


.

  Jada 10 urteko umeen %25 baino gehiagoak telefono mugikorra dauka. Beren gurasoen opari bezala gehiengoa.

Beren umeei telefono mugikor bat opari egiten dioten arrazoi nagusia gurasoen berezko lasaitasuna da. Hala ere, nola kudeatu umeek egiten duten gailuen erabilera?.

El País-eko artikulu batek gai honen gaineko iritzi batzuk eskaintzen ditu.

 «Niños y smartphone«

.
.

On-line jarduerak, eskola-egunetan ere bai

Eguneko edo asteburuko ‘hutsarteak’ une egokiak dira gure seme-alabek, era lasaian, eskola-jarduerak indartu edota handi ditzaten.


on-line-eus

Oporretan zehar, hasierako mailetatik Batxilergora arte erabil daitezkeen oso gai desberdinetako On-line Jarduera selekzio bat eskaini dizuegu. Guraso batzuek ikasturtean zehar erabili nahi izan dituzte eta gure webean haiek aurkitzea kostatu zaie.

Sarbidea zuei edozein mementoan errazteko, esteka jarri dugu ‘Sendiak’ menu nagusiko atalean (webaren lehen lerroan).